Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Irekiera Paraleloak euskarari ateak itxirik

2009 Urria 30 | Iritzia, euskal herria, euskara

Berriz ere hemen da ‘Karpa’!
Urtero Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek antolatzen duten besta heldu da Iruñera berriz ere. Alkohol artean murgiltzeko aukera, klasekideekin bazkari bat egiteko aitzakia, institutuko ikasleek nagusi direla erakusteko duten eguna. Iruñean egiten den bestetan handienetarikoa, xede nagusi batekin: NUPeko ikasleen bidaia ordaintzea.
Eta urtero bezala, ikasle (eta ikasle ez diren) euskaldunak ahantzi eta espainolez bakarrik mintzo den kartela karrikaratu dute. Antza ikasle euskaldunak, euskaraz ikasteko eskubidea urraturik dutenak hain zuzen, ez dira ongietorriak (ongietorria bederen ez zaie ematen) ‘Karpan’. Beti errepikatzen den kontua dugu hau, euskaldunek Euskal Jaia badute eta horrekin konforme egon beharko lukete dirudienez.
Dena den, makurrena euskal ikasleek lotsagabekeria honen aurrean adierazten duten pasibitatea da: “berdin du kartel bat da”. Azken finean, zer inporta du? Berdin du, karrera bat da. Berdin du lan-postu bat da. Berdin du, hizkuntza gutxitu bat da.

Irekiera Paraleloa kartela

Aurten gainera bada benetan harritu nauen gauza bat: Karparen (Irekiera Paraleloa deritzo ofizialki) aurkezpeneko prentsaurrekoan Euskal Selekzioaren jaka bat darama bozeramaileetariko batek. Beraz bada euskaldunik antolakuntzan! Edo, behintzat, Euskal Selekzio baten aldekorik (beraz, Euskal Herriaren aldekoa izanen delakoan nago). Baina, horrek ere ez du ezer arrarorik sumatu aurtengo kartelean, antza ez da konturatu Euskal Herriko berezko hizkuntza falta dela!

Irekiera Paraleloaren aurkezpena
Argazkia: Diario de Noticias

Badago zer pentsatu, badago zer eginik. Gure hizkuntza bazterturik egotera ohitu garela dirudi eta horren aurrean ezin gara geldirik geratu. Salatu, defendatu eta erabili!

zabaldubildudel.icio.us

Iruzkinak (1) »

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipuaren URIa

  1. Ba bai, beti bezala, gudari ta besta gehiegi ta aldarrikapen gutxi…

    enfin, aurrera antikarpitalismoa!!! jajajaj

    Iruzkina egilea: McErramuzpe — 2009 Urria 30 #

Iruzkina idatzi

XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios